XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honela, aurreko eskalakoak baino kostu baxuagoak dituen eta lehiakideekiko lehiarako abantaila bat eskaintzen duen kostu-egitura berri bat lortu nahi izango lukete.

Baina aipatutako eskala-ekonomiaren efektua lortzeko itxaropenaz, enpresa guztiek euren tamaina handitzeko ekintzak burutzen badituzte bi gauza gerta daitezke:

- Merkatua hazten ari bada, enpresa guztiak batera handituko lirateke. Ondorioz, hurrengo produkzio-eskalara pasatzeko tamaina une berean lortuko lukete denek, eta inork ez luke kostu-abantailarik izango.

- Merkatua haziko ez balitz, produkzio-eskala berrira iristeko beharrezkoa den tamaina lortzeko lehiakideei merkatu-kuota lapurtzeko ahaleginean prezio-gerra batean eror daizteke ziurraski.

Baliteke, hortaz, etengabeko prezio beherakaden ondorioz enpresa guztiek galerak edukitzea, eta hainbeste itxarondako kostuetako abantaila lortzeko beharrezkoa den tamaina inork ez eskuratzea.

Egoera honen aurrean, zein izango litzateke jokaerarik komenigarriena? Besteak baino lehen estrategia zeuk aldatzea, desberdintzea edo espezializatzea, alegia.

Baina enpresa guztiek berdin pentsatuko balute eta desberdintzapen-estrategia jarraitzea erabakiko balute, zer gertatuko litzateke? Bai I+Gn baita publizitatean ere, guztiek gehiago, hau da, lehiakideen gainetik inbertitzea itxaron daiteke, produktuaren desberdintzapena lortzeko asmoz.